XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

13. kapitulua

Bederatzi kruzeroen arma konbinatuek eragina izan zuten inbasoreen babesaren gainean.

Indarrezko kupulak berriro kolore larrosa hartu zuen, ondoren gorria, eta azkenean bioletaraino bilakatu.

Leherketa gau-suen ikustaldi bat izan zen: kolore guztietako txinpartak alde guztietara, izugarrizko iskanbila atereaz.

Erasotzaileak ikusle miretsiak bihurtu ziren zenbait minutuz, euren betebeharra ahaztuz.

Baina segundu bakoitza garrantzitsua zen, ez bazuten inbasoreek ihes egiterik nahi.

Hala beraz, Shangaik ez zuen astirik galdu.

Irratia piztu eta orro egin zuen:

- Talde guztiei deika. Eraso lehenbailehen!

Berriro diot: eraso lehenbailehen!

Ehiztariak eta soldaduak segidan mugitzen hasi ziren.

Oinezkoak ateetatik sartu eta kanpusetik sakabanatu ziren.

Airezkoak falkultate eta bestelako eraikuntzen teilatuez jabetu ziren.

Shangai, Metma, Buck Mandarino eta Walter elkarrekin sartu ziren, ehiztari patruila batek lagunduta.